
Albisteak Plentzian
Home » Albisteak
Hondartza bai, Kultura ere bai!
Ez galdu hurrengo hilabetetan egingo diren 5 ekitaldi hauek: *Lanbro Beltza, genero beltza lantzen duen literatura topaketak (ekainak 23 eta 24) *Mikrofilm Short Festival, genero beltzeko film laburren festibala (ekainak 30 eta uztailak 1) *AgorriJAZZ, jazz musikaren inguruko jaialdia (abuztuak 19) *Arte Kale, egun batean kale antzerkiz beteko dugu herria (irailak 16) *Musika Klasikoa Jaialdia, […]
ZINEMA-GRABAKETA ZAHARREN BILA GABILTZA!
Ekainaren 30etik uztailaren 1era egingo da Plentzian nazioarteko zinema beltzeko film laburren Mikrofilm Short Festival jaialdiaren 6. edizioa, eta horren barruan eskainiko da Proiektors erakusketa. Erakusketa horretan 30, 40, 50, 60 eta 70. hamarkadetako 30 zinema-proiektore inguru daude, formatu desberdinetakoak -8 mm, Super 8, 16 mm edota 35 mm- eta hainbat markatakoak -Bell&Howell, Kodak, Eiki, […]
125 URTE TRENA PLENTZIARA IRITSI ZENETIK… LAGUN IEZAGUZU URTEURRENAREN LOGOTIPOA AUKERATZEN!
2018an ospatuko dugu trena Plentziara iritsi zeneko 125. urteurrena. Urteurrenaren karietara egitarau bat prestatzen ari gara, datorren urte osoan zehar egingo diren era guztietako ekitaldiak barne hartuko dituena. Eta abiapuntu gisa, herritarren partaidetzaren bidez aukeratuko dugu Urteurrenaren irudia izango den logotipoa. 5 proposamen daude, eta proposamenak aukeratzeko horretarako beraizik diseinatu dugun aplikazio informatikoan sartu behar […]
Maiatzaren 14an Azoka Agroekologikoa Txakinarto Kontsumo Elkartearen eskutik
Datorren maiatzaren 14rako TXAKINARTO kontsumo Elkarteak AZOKA AGROEKOLOGIKOA antolatu du Plentziako Astillero enparantzan: inguruko produktuak, tailerrak, musika eta kontzertuak: ILBET (11:30 ean ) eta BUSKER JUICE (13:30ean). Etorri denak baserritrrez jantzita !!
APIRILAREN 29an "KATILLUKADAK" EMANALDIA
Apirilaren 29an 18:00etan Gorlizko Udaleko batzar aretoan KATILLUKADAK emanaldia. Bertsoez girotutako ekitaldi polita familian txotxongiloez gozatzeko. Ezagutu Katilluren istorio bitxiak!!!
HITZALDIA PLENTZIAN: APIRILAK 25, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 19:00etan GOÑI PORTALEN
Energiaren kudeaketa Plentzian: nondik gatoz eta nora goaz? Zenbat kontratu daude Plentzian? Nola iritsi gara urtean 50.000 € aurreztera? Zein urrats emango ditugu hemendik aurrera? (Esetek Smart Energy) Energiaren kudeaketa Plentzian. Plentzian eman diren urratsak eta egin diren ekintzak, kontratazioa optimizatzeko eta aurrezki energetiko eta ekonomikoa lortzeko. Gauzatutako egitasmoen emaitza, egungo egoera eta hurrengo ekintzak. […]
Buscar
Beranduago hitz egin?