
Aldi baterako erakusketa museoan
Maiatzaren 25ean, zatoz «Plentziatik mundura» museoaren erakusketa berria ezagutzera. Erakusketa honek merkataritzak eta beharrak bultzatuta, ezezagunerantz abiatu ziren plentzitarren historia kontatzen du.
Maiatzak 25, 2025 – 11:00
Plentziako historian zehar nabigatu
Zatoz Plentziako historia ezagutzera bere hirigune historikoaren eta bere antzineko biztanleen pasadizoen bitartez
Ekainak 22, 2025 – 10:30
Plentziak itsasoarekin duen lotura oso aspaldikoa da, bere sorreratik haratago bait doa. Itsasoak berebiziko garrantzia izan du historian zehar, bere aurrerapena eta garapen ekonomikoa ahalbidetuz.
Uztailak 27, 2025 – 10:30
Plentziako udal artxibo historikoa
Bisita gidatu honen bidez, artxiboan gordetzen diren dokumentu eta funts motak, kontsulta bideak, digitalizazio prozesua eta Plentzia Telebistaren funtsak ezagutu ahal izango dituzu.
Uztailak 4, 2025 – 19:00